LANDARRI,S.L.,Gipuzkoako hilerri zerbitzu sorta integraletan modernoena adierazten du. Lurraldeko komunikazio ardatz nagusiak lotuta, Oarsoaldea eta Tolosa arteko herri guztiek hartzen. Eguneko edozein unetan, administrazio tramite guztiak burutzeko prestakuntza maila handiko profesional talde bat dago zure esku, abisuak jasotzeko, lurperatzeko orduetarako edo kontsultak egiteko 24 orduko zerbitzua eskeiniz.

1994an sortua, Euskofunerariak taldearen barne dago, Funeraria Vascongada, Funeraria Tanatorio Donostialdea eta Zentolen Berri enpresek osatutakoa, hilerri eta hileta zerbitzuen kudeaketan esperientzia haundia duten enpresak.

Gaur egun, Errenteria, Alegia, Idiazabal, Anoeta, Oiartzun, Leaburu-Txarama, Zerain, Ataun (San Gregorio, Aia eta San Martin), Hondarribia, Ordizia, Lizartza eta Irurako udalak dira LANDARRI S.L.ren zerbitzu integralak dituztenak. Ehorzketa zerbitzuak, hobitik ateratzeak, hilerri garbiketak eta harri edo marmola lanak izanda. Ez horrela, kudeaketan eta hilerrien ustiapenean soilik mugatuz, hilerrietako proiektuen bitartez, panteoien, horma-hilobien, kolunbarioen eta oroipeneko lorategien eraikuntzara baizik.

Egindako lan guztiak hilabete bakoitzaren amaieran Udaletxean aurkezten dira idatziz eta euskarri informatikoan. Egindako ehorzte eta hobitik ateratze guztiak zehaztuz, hildakoen datu guztiekin, egunarekin, orduarekin, heriotza-lekuarekin eta ehorzte motarekin.